OiertxoSOS plataformak adierazi du hiru euroaginduak bertan behera gelditzeak Gomez laster Euskal Herrira gerturatzea suposatzen duela. "Kondenaren etendura ahalbideratu duen garaipen kolektiboaren testuinguruan kokatzen da" esan dute.
Momentu honetan, Parisko ospitale batean dago Gomez, baina espero dute ondoko egunetan Baionara iritsiko dela.
OiertxoSOS plataformak Euskal Herrian gaixo dauden euskal presoen askatasuna lortzeko borroka ez uztera deitu du. "Oier, larriki gaixo dauden euskal preso politikoen aldeko borrokaren adibidea da, ez da soilik herri bezala dugun erantzukizuna, baizik eta, erantzukizuna izateaz gain, irabaziko dugun ziurtasuna ere badugu. Gure eskuetan da egi bilakatzea".