Erakusketen bisita gidatuak dira arte garaikidea barneratzeko modurik onena.
Egitasmo hau Artiumen eta Gasteizko Jesus Guridi eta Bilboko Juan Crisostomo
de Arriaga kontserbatorioetako Musika Garaikideko ensembleen eta UPV-EHUko Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboen Masterreko ikasleen arteko lankidetza proiektu bat da.
'Artea eta (artearen) sistema' Artium Bilduman erakusketa sorkuntza performatiborako esparru bihurtu eta soinuaren ikerketa- eta sorkuntza-talde horiek prozesu sortzaile bat garatuko dute bertan, testuak, ahotsa, musika idatzia, musika-tresna akustikoak eta zuzenean tratatu eta aldatutako soinu elektronikoak erabiliz.
ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?
WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.
TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?