Atxaga, Altarriba eta Oñederraren euskal gatazkari buruzko kontakizunak Gasteizen

Erredakzioa 2017ko api. 12a, 10:35
Bernardo Atxaga idazlea izango da apirilaren 20an Europa jauregian.

Apirilaren 20an izango da solasaldia Europa jauregian, Elkarrekin bizitzen ikasi programaren barruan.

Apirilaren 20an Bernardo Atxaga, Antonio Altarriba eta Lurdes Oñederra idazleek Kontakizunak izeneko solasaldian parte hartuko dute. Solasaldia Elkarrekin bizitzen ikasi programaren barruan sartzen da, Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak memoria historikoari eta giza eskubideen inguruan antolatutako ekimena, hain zuzen ere.

Hiru idazleek ikuspegi pertsonal eta politikotik aztertuko dute euskal gatazka, beren literatura-ekoizpenaren zati bana abiapuntutzat hartuta. Elena Lopez Aguirre kazetaria izango da solasaldiaren moderatzailea.

Europa jauregiko Francisco de Vitoria auditoriumean izango da ekitaldia, apirilaren 20an, ostegunean, 19:00etan. Euskaratik gaztelerarako aldi bereko itzulpen-zerbitzua jarriko du Udalak behar dutenentzat

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide