Adriano VI kaleak 60 aparkaleku gehiago ditu, Trafiko Zerbitzuak lekuak berrantolatu ostean. Zehazki, Gustavo Maeztu Margolariaren eta Tomas Alfaro Margolariaren kaleen arteko zatian, zirkulaziorako errei bat kendu dute, eta, kalearen ezkerraldeko lerroko aparkalekuak bateriakoak bihurtu dituzte.