alea.eus

Tranbia Zabalganara luzatzeko azterlana esleitu du Eusko Jaurlaritzak

Erredakzioa 2017-04-05 11:57   Gizartea  Gasteiz

Idom enpresak tranbia mendebaldera luzatzeko azterlana egingo du, 172.500 euroren truke.

Euskal Trenbide Sareak tranbia Zabalganara luzatzeko informazio azterlana esleitu dio Idom enpresari. Urtebeteko epea izango du enpresak proiektua aurkezteko, 172.500 euroren truke.

Tranbiaren mendebalderako luzapena egiteko, batetik, egun erdigunean dauden plataformarekin trenbide bikoitzeko lotura ezarri behar da. Horrez gain,  Zabalgana auzora luzatu beharko litzateke, kontua izanik, tranbiaren trazatuak eta geralekuek une honetan dagoen hiri egituran izan behar duten integrazioa, hiriko trafikoan ahalik eta eragin gutxien izateko.

 Azterlanak geraleku intermodala eta egungo trazatuarekin izan beharreko lotura hiri integrazioaren ikuspuntutik aztertu beharko ditu. Txosten horren barruan egongo dira, baita ere, hiriko zenbait elementuen birkokapena (autobus eta taxi geralekuak, zamalanetarako guneak, aparkalekuak, edukiontziak…), oinezkoen ibilbideen azterketa, trafikoaren desbideraketak eta egokitzapenak.

Beste alde batetik, martxan jarriko den zerbitzu berriaren ondorioz, gaur egun dagoen energia azpiegitura ez da nahikoa izango, eskatuko diren potentziei zein linean egon daitezkeen tentsio erorketei dagokienez. Energiari buruzko azterketa horrek beste azpi-estazio baten beharra ote dagoen zehaztu eta justifikatu beharko du. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa