Itzalaldia Gasteizko hainbat auzotan

Erredakzioa 2017ko mar. 27a, 16:57

Gasteizko suhiltzaileak sutea itzali dute. SUHILTZAILEAK

Santiago etorbideko azpi-estazio elektrikoan sute bat jazo da eguerdian, eta Gasteizko hainbat auzo argirik gabe geratu dira.

Gasteizko suhiltzaileek 12:30ak aldera jaso dute abisua, Arana-Santa Luziako azpi-estazio elektrikoko transformadore batean sortutako sute txiki batek elektrizitate etenak eragin dituelako Gasteizko zenbait auzoetan. Bakea kalean, Los Herranen, Salburua, Judimendi, San Cristobal edo Adurtza auzoetan pairatu dute argi-etena.

Sutea txikia zen eta berehala itzali dute suhiltzileek, baina Iberdrolako teknikariak zerbitzua osorik berreskuratu arte luzatu egin da argi-etena. Hiriko zenbait auzoetako negozio, enpresa eta etxebizitzei eragin die ezbeharrak, bai eta semaforo-erregulazioari ere.

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago