Protesta egin dute Euskal Herriko Unibertsitateko Ikertzaile aurre-doktoralek

Mirian Biteri 2017ko mar. 16a, 09:34

Euskal Herriko Aurre-doktoreen Asanblada sortu dute kontratu motan izandako aldaketa salatzeko.

Aurre-Doktoreen Asanblada osatzen duten 280 ikertzaile baino gehiagok ikertzaileen aurre-doktoralen kontratuetan egindako aldaketarekiko "desadostasun irmoa" adierazi nahi izan dute; eta horretarako, lehen agerraldi publikoa egin zuten atzo, asteazkena, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako campusetan.

Kaleratutako ohar baten bidez jakinarazi dute ez datozela bat 2015 urtera arte sinatutako kontratuetan 401 (Obra eta Zerbitzua) kodetik 420 (Praktika) kodera egin den aldaketarekin; ez eta aldaketa egiteko moduarekin. "Aldaketa hau legez kanpo egin zen, kontratuak atzeraeraginezko izaerarekin moldatu baitziren eta kaltetutako pertsonei aldaketaren berri eman gabe. Gainera, irmoki uste dugu, 2016tik aurrera sinatu diren 420 kodedun kontratuek, ikertzaile gazteen egoera oraindik gehiago prekarizatu eta kolokan jartzen dutela", salatu dute.

Horregatik, ezinbestekoa ikusten dute aurre-doktoreen kontratu guztiak "lehenbailehen" 401 kodera aldatzea, Zientzia legeak aurre-doktoreei buruzko berariazkoerregulazioa garatu arte.

"Gardentasun eta informazio eza"

Bestalde, EHU-ren partetik jasotako "gardentasun eta informazio eza" salatu dute: kaltetutakooi ez digute email bakar bat ere bidali aldaketa asmoaren berri aspalditik zuten arren, gure iritziaren kontsulta bakar bat ere ez da egin".

Adierazi dute Espainiako Enplegu eta Gizarte-Segurantzako Ministerioak aurre-doktore kontratu berriek eskubide guztiak mantentzen dizkietela baieztatu arren, aldaketa honen ondorioekiko "desinformazio
orokorra" dagoela eta inork ez diela izan ditzakeen eragin errealen gaineko "inolako bermerik" ematen.

Ohartarazi dute beraien eskubideak defendatzeko "beharrezkoak" diren bideetatik "presioa" egingo dutela: "Gehiago haziko gara eta mobilizatzen jarraituko gara, unibertsitateko aurre-dotoreok
burutzen dugun ikerketa-lanaren baldintak duinak izatea eta dagozkigun eskubide
guztiak bermatuak izatea lortu arte".

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide