Paco Ibañezek 'Vivencias' aurkeztuko du Poetak Maiatzean jaialdian

Erredakzioa 2017ko mar. 15a, 13:17
Paco Ibañez

Paco Ibañez kantariak 'Vivencias' lana aurkeztuko du maiatzaren 27an, Ibaiondoko Felix Petite antzokian, Poetak Maiatzean nazioarteko poesia jaialdian.

Paco Ibañezek —poeten ahotsa, humanista, artista konprometitua— hamarkadak daramatza garai guztietako poeta handien lanei ahotsa eta soinua jartzen. 'Vivencias' diska Parisko antzoki adierazgarrienetako batean aurkeztu zuen, Théâtre des Champs- Élysées antzokian, eta geroztik hainbat lekutan eman ditu kontzertuak: Latinoamerikan (Txile, Uruguai,  Argentina),  Bartzelonan, Sevillan, Bilbon…; nazioarteko hainbat jaialditan ere abestu du: Lyon (Les nuits de Fourvière jaialdia), Biarritz (zinema jaialdia), Sète (Voix Vives de  Méditerranée en Méditerranée jaialdia), Vaison-la-Romaine (Au Fil des Voix jaialdia), Arles (Les Suds jaialdia), Lima-Peru (Nazioarteko Poesia Jaialdia), Madrileko Teatro Nuevo Apolo (maiatza), eta azkenik, Gasteiz.

Beltzez jantzita, gitarra eskuan eta musikari bikainez inguratuta, eszenografia eder eta soil batez lagunduta, Paco Ibañezek maitasun, existentzialismo, borroka eta erresistentziako kantuak eskainiko ditu, instrumentuen erritmoetan eta poesiaren indarrean bildurik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide