Europako aparkalekua egokitzeko obrak egingo dituzte

Erredakzioa 2017ko mar. 8a, 14:27

Europa biltzar jauregia.

Gasteizko Udalak Europa jauregiko aparkalekua egokituko du, 225 ibilgailurentzako lekua izan dezan.

Udalak Europa biltzar jauregiaren lurpeko aparkalekua egokitzeko obretarako kontratazio-dosierra onetsiko du aste honetan. Proiektuaren aurrekontua 350.000 eurokoa da, eta gauzatze-epea, 20 astekoa.

Orotara, Europa jauregiko sotoak 225 aparkaleku izango ditu; horietako zazpi dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat erreserbatutako dira, beste zazpi ibilgailu eraginkorrentzat, eta bost udal zerbitzuentzat. Aparkalekuan bi eremu bereiziko dira: batak 3.181 metro koadro eta 129 leku izango ditu, erabilera pribaturako; besteak 2.310 metro koadro eta 96 leku, biltzarretako erabilerarako. Bigarren eremu horretan bizikletak aparkatzeko lekua ere egokituko da, 52 metro koadro.

Proiektuak, orobat, beste lan hauek aurreikusten ditu: igogailu eta erauzgailu berriak instalatzea; Txile kalera ematen duen larrialdiko irteera jartzea; hezetasunak kentzea; suteak detektatzeko eta itzaltzeko sistemak, sistema elektrikoak, argiztapena eta seinaleztapena hobetzea, eta abar.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago