Udalak ez du gainbalioaren zerga ordainaraziko balioa handitzen ez den eskualdatzeetan

Erredakzioa 2017ko mar. 8a, 14:18

Gasteizko Udala.

Kautelazko neurria hartu du Gasteizko Udalak gainbalioaren zergaren inguruan, Auzitegi Konstituzionalak emandako epaiak ikusirik.

 

Kautelazko neurri gisa, Udalak ez du gainbalioaren zerga ordainaraziko balioa handitzen ez den eskualdatzeetan. Ondare-galera gertatu den kasuetan gainbalioaren zerga ordaintzeari dagokionez Gipuzkoako zein Arabako foru-arauaz Auzitegi Konstituzionalak emandako epaiak ikusirik hartu du erabakia udal gobernuak. Aurrerantzean, horrelako kasuetan ez da zerga likidatuko, eta administrazio-bidean zerga horrekin lotuta aurkeztu diren erreklamazioak banan-banan berrikusiko dira, balio-galerarik gertatu den egiaztatzearren. "Gainbalioaren zergaren tributazioa pertsonentzat bidezkoagoa eta tokiko ogasunarentzat zuhurragoa izatea nahi dugu", adierazi du Ogasuneko zinegotzi Itziar Gonzalok.

Hori ez da Gasteizko Udalak bultzatzen duen lehen aldaketa gainbalioaren zergaren kudeaketan. Aurreko agintaldian laguntza-ildo bat sortu zen kaleratze-prozesuek eragindako familientzat.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago