2017/05/10 19:00

MAHAI-INGURUA

[IDAZLEEKIN SOLASEAN] Kattalin Miner

[IDAZLEEKIN SOLASEAN] Kattalin Miner
pilar gizarte etxea, Gasteiz

Udalaren liburutegi sareak antolatutako egitasmoa da Idazleekin Solasean. Euskaraz idatzitako literaturari eskaini nahi diogun txoko honetan, esperientziak, irakurketak, iritziak… bildu nahi ditugu, idazleen eskutik. Karmele Jaiok solasaldiak aurkeztu eta dinamizatuko ditu, beti ere literaturaren eta irakurketak sortzen duen plazeraren inguruan.

Maiatzaren 10ean kattalin Miner izango da solasaldian, feminismotik eta bazterretatik mundua ikusten duen kazetaria. Hainbat hedabidetan kolaborazioak egiten ditu. Halaber, mugimendu feministako aktibismoagatik ezaguna da. Bere artikuluetan sarri jorratzen ditu feminismoa, familia eredua, patriarkatua edo homo/ heterosexualitatea bezalako gaiak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide