FCC eta GMSM Medioambiental enpresa-elkarteak azken hilabeteotan kaleratu dituen zortzi langileak berriro hartzen ez dituen bitartean, langileek ez dituzte Gasteizko kaleak garbituko eta ez da zaborra jasoko. Gainera, asteartero eta ostegunero, kontzentrazioak egingo dituzte Agirrelandan, enpresa-elkartea eta Udala presionatzeko, eta irtenbide bat lortzeko. Martxoaren 6an abiatuko da greba.
Enpresa-elkarteak kaleratzeak egiteko emandako arrazoiak arbuiatu dituzte langileek, eta ukatu dute absentismo altua dagoenik, eta enpresak galera ekonomikoak dituenik horregatik. Garbiketako enpresa-elkarteak bere garaian esan zuen %25eko absentismo tasa dagoela; langileek ordea esan dute %8 baino txikiagoa dela. "Galera ekonomikoen errudunak ez dira langileak, guk ematen dizkiguten medioekin eta zenbakiekin lan egiten dugu. Errudun bakarra enpresa da", adierazi du empresa komiteak.