Bikotekide ohiak kolpatzeagatik bi gizon atxilotu dituzte

Erredakzioa 2017ko ots. 13a, 16:33

28 eta 46 urteko bi gizon atxilotu zituzten larunbatean bikotekide ohiak erasotzeagatik.

Gizon batek emakume bat kolpatu zuen Zaramaga auzoan, alabaren aurrean. Udaltzaingoak azaldu duenez, bikotekideari alaba eman behar zion emakumeak, baina ohartu zenean gizona mozkortuta zegoela erabaki zuen ez ematea, eta orduan gizonak erasotu zuen.

Bestetik, emakume batek udaltzainen aurrean salatu zuen bikotekide ohiarekin eztabaidatu ondoren, gizonak kolpatu eta iletik tiratu ziola. Koroatze auzoko atari batean jazo zen erasoa, eta bertatik atxilotuta eraman zuten gizona genero indarkeria delitua leporatu ondoren.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide