alea.eus

Gasteizko 4.900 etxebizitzaren katastroa jaitsi du Aldundiak

Erredakzioa 2017-02-10 12:20   Ekonomia  Gasteiz

Arabako Ogasunak 4.900 etxebizitzaren katastro-kategoria berrikusi du, eta horren ondorioz, ondasun higiezinen gaineko zergaren oinarria den kuota batez beste 70 euro murriztuko die.

Gasteizko 4.900 etxebizitzaren katastroa jaitsi du Aldundiak
Kuota gutxiago ordainduko duten etxebizitza gehienak Zabalganan daude. | Ikusi handiago | Argazki originala

Arabako Foru Ogasunak beherantz berrikusi du 4.900 etxebizitzaren kategoria, gehienak Zabalganakoak. Berrikusketa horren ondorioz, ondasun higiezinen gaineko zergaren oinarria den kuota batez beste 70 euro murriztuko da kasu horietan, horri gehitu beharko litzaioke udalaren hobaria, kasuan kasukoa.

Etxebizitzen jabeei datozen egunotan gutun bidez emango zaie horren berri. Jakinarazpen horretan kuota berria zein den zehaztuko da, bai eta kategoria berria ezartzeko aintzat hartu diren irizpideak ere: ataritik garajera sarbide irisgarria dagoen ala ez, zabor bilketa pneumatikoa duten edo ez, eguzki plakarik duten ala ez eta eraikuntza urtea, besteak beste.

Jose Luis Cimiano Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak adierazi duenez, "katastro balioak eguneratu ditugu, 2004. urtekoak baitziren eta 2012. urteaz geroztik berrikusteke baitzeuden".

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa