alea.eus

Auzo Eszenak 18 proposamen ekarriko ditu

Erredakzioa 2017-02-09 17:52   Kultura  Gasteiz

Gasteizko gizarte etxeetan ikusi ahal izango dira lanak, otsailaren 19tik maiatzaren 28ra.

Auzo Eszenak 18 proposamen ekarriko ditu
Juanjo Monagok 'El hijo de puta, pompa y circunstancia' lana eskainiko du/ J.M | Ikusi handiago | Argazki originala

Auzo Eszena programak Gasteizko arte eszenikoen alorreko konpainia ez-profesionalei beren proposamenak jendaurrean erakusteko aukera ematen die, eta aurten 18 lan estreinatuko dira. Lehenengo hamarrak otsailaren 19tik maiatzaren 28ra bitarteko igandeetan estreinatuko dira; Aldabe, Arana, Arriaga, Ariznabarra eta Salburuko antzokietan izango dira emanaldiak, 19:00etan hasita.

Talde eta banako hauek hartuko dute parte: Abarka taldea, Express Your Clown, Panico Escenico, Entelekia, Teatro Lua, Mejora@s, Juanjo Monago, Arteko, Tranpola eta Extremadurako Etxea. Abarka taldearen La escuela de Don Silvestre lanarekin emango diote hasiera programari, hilaren 19an.

Gaur jarriko dira sarrerak salgai, gizarte etxe eta kirol instalazio guztietan. Prezioak 3 eta 5 euro artekoak izango dira, taldeen arabera. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa