Chris Isaak Azkena Rock jaialdiko kartelburu izango da

Erredakzioa 2017ko urt. 31a, 17:50
Chris Isaak 2010.urtean izan zen Gasteizen.

Michael Kiwanuka, Hellsinglad Underground, Thunder, The Shelters, The Godfathers eta SCR taldeak ere izango dira ekainean Mendizabalan egingo den jaialdian.

Chris Isaak musikari estatubatuarra aurtengo Azkena Rock jaialdiko  kartelburu izango da, antolakuntzak sare sozialen bitartez iragarri bezala. Hala, Gasteizera etortzen den bigarren aldia izango da, izan ere, 2010eko ARF jaialdian izan zen musikaria.

Horrez gain, ekainean taula gainean izango diren talde berrien izenak ezagutzera eman ditu gaur rock jaialdiak; Michael Kiwanuka, Wyoming, Hellsinglad Underground Thunder, The Shelters, The Godfathers, SCR, Los Mambo Jambo eta Buck&Evans taldeak igoko dira Mendizabalako taulara.

Gaurko konfirmazioei orain arte kartela osatzen zuten taldeak gaineratu behar zaizkie, hala nola, Hellacopters, John Fogerty, Loquillo, Tygers of Pan Tang, The Meteors, Bloodlights, Pat Capocci, Fetitxe eta The Soulbreaker Company talde gasteiztarra.

Bi egunetarako abonamenduaren prezioa 90 euroko izango da, martxoaren 1era bitartean.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide