22 urteko gaztea atxilotu dute, bikotekidea jotzea egotzita

Erredakzioa 2017ko urt. 23a, 22:00

Larunbat goizean gertatu zen eraso matxista, Alde Zaharreko etxebizitza batean.

Gasteizko Udaltzaingoak 22 urteko gaztea atxilotu zuen larunbat goizean Alde Zaharrean, bikotekidea jotzea egotzita. Udaltzaingoak telefono dei baten bidez jaso zuen abisua, eta zenbait patruila bertaratu ziren. Bertan, erasoa entzun eta deia egin zuen lekukoa, emakume erasotua eta etxebizitzan aurkitzen zen beste lekuko batekin hitz egin zuen poliziak. Antza denez, bikoteak eztabaida bat izan zuen, eta erasotzaileak altzariak eta etxeko hormak kolpatzen hasi zen. Ondoren, bikotekidea hormaren kontra jarri zuen eta burua kolpatu zion. Poliziek atxilo hartu zuten gizona, genero indarkeria delitu bat egitea egotzita.

 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide