Txapa Ahotsak asanbladak ez du "egiazko mugimendurik" ikusten Udal Gobernuaren jarreran

Erredakzioa 2017ko urt. 18a, 13:35
Txapa Ahotsak asanblada egin zuen azken agerraldia.

Atzo Udal gobernuak iragarri zuen Gasteiz Antzokirako ideia-lehiaketan Auzolana pilotalekuaren oraingo egoerari eusteko aukera emango duela.

Atzo Udal gobernuak iragarri zuenez, Gasteiz Antzokirako ideia-lehiaketan Auzolana pilotalekuaren oraingo egoerari eusteko aukera emango dio. Hau da, "hainbat eragilek eta talde politikoek egindako eskaerak kontuan hartuz, pilotalekua eraisteko edo mantentzeko aukera emango zaie arkitektoei", azaldu zuen. Erabaki honen aurrean, Auzolana pilotalekua autogestionatzen duen Txapa Ahotsak asanbladak adierazi du udalaren jarreran ez dagoela "egiazko mugimendurik". Urtaranen gobernua bakarrik dagoela dio asanbladak, eta "bakardade horretaz jabetuta, Udal gobernuak pausu bat ematen duela irudikatu nahi izan du. Baina ez dago pausurik. Zuzenean ezin, eta bere nahia inposatzeko zeharkako bide bat da aurkeztu duena".

Era berean, ideia lehiaketan bi aukerak (frontoia eraistea edo ez) ematea zalantzan jarri du Txapa Ahotsak asanbladak. "Zertarako balio du Auzolana ez eraisteko 'aukera' ematea arkitektoei? Nork erabakiko du aurkeztutako proiektuen artean? Zer irizpideren arabera? Inposaketa politikoa arrazoi teknikoen atzean mozorrotzeko amarrua ikusten dugu ustezko mugimendu honen atzean".

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide