Elkarretaratzea egingo dute gaur azken eraso matxistak salatzeko

Erredakzioa 2017ko urt. 18a, 09:27

Orain urte bete jendetza elkartu zen Andra Maria Zuriaren plazan Alicia txikiaren hilketa salatzeko.

Protesta bikoitza izango da: Burlatako hilketa eta Sara Majarenas euskal presoaren bi urteko alabak jasandako eraso matxista salatuko dituzte.

Gaur, hilak 18, elkarretaratzea deitu du Gasteizko mugimendu feministak, 20:00etan Andra Maria Zuriaren plazan, azken egunotan izan diren eraso matxistak salatzeko. Protesta bikoitza izango da. Batetik, Sara Majarenas euskal presoaren bikotekideak bi urteko alabari egindako eraso matxista salatuko dute, eta bestetik, Burlatan gertatu den hilketa; astelehenean atxilotu zuten gizon bat, Burlatan, emakumea hil eta gorpua Ultzama ibaira bota zuela aitortu ostean.

 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide