Gizon bat atxilotu dute Zaramagan, bikotekidea eta haren laguna jotzea egotzita

Erredakzioa 2017ko urt. 16a, 16:08

Erasoa aurreko ostiralean gertatu zen Zaramaga auzoko taberna batean.

Aurreko ostiralean 38 urteko gizona atxilo eraman zuen Udaltzainagoak Gasteizko Zaramaga auzoan,  genero indarkeria delitu batez akusatuta. Antza denez, ustezko erasotzailea bikotekidea jo zuen, eta haren laguna mehatxatu. Udaltzaingoak deia jaso zuen eta hainbat patruila gerturatu ziren tabernara. Emakumeekin hitz egin, eta horietako bat zauriak zituela ikusi zuten. Beste udaltzain batzuk ustezko erasotzailea beste taberna batean topatu zuten. Emakumeekin eztabaida izan zuela onartu zuen gizonezkoak, eta defendatu behar izan zuela argudiatu zuen. Azkenik, Udaltzainak gizona atxilo eraman zuen, genero indarkeria delitua egotzita.

 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide