Turismo iraunkorra, gastronomia eta kultur ondarea, Gasteizko erakargarriak Fitur azokan

Erredakzioa 2017ko urt. 13a, 11:06
Gasteizko stand-a Fitur azokan.

Telebistako bi aurpegi ezagun, Eva Garcia Saez de Urturi idazlea eta Aker izango dira hiriko ordezkariak, asteazkenean abian jarriko den turismoaren azokan.

Urtarrilaren 18tik 22ra bitartean Fitur turismo azokan egingo dute Madrilen, eta bertan Gasteizek 50 proposamenetik gora eskainiko ditu, turismoaren arloko munduko erakusleiho profesional garrantzitsuenetako batean, hain zuzen ere. Turismo iraunkorra, gastronomia eta kultur ondarea izango dira turismoaren azoka hiriak aurkeztuko dituen erakargarriak. Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Horretarako, Gasteizek ospe handiko "aliatuak" bilatu ditu hainbat arlotan. Batetik, FesTVal jaialdiak aurtengo egitaraua aurkeztuko du Fitur azokan, eta telebistako bi aurpegi ezagun (datorren astean jakinaraziko da nortzuk diren izango dira) hiriaren enbaxadore izango dira. Bestetik, Eva Mª Garcia Saez de Urturi idazleak literaturaren bidez ezagutaraziko du hiria: El silencio de la ciudad blanca nobela arrakastatsua aurkeztuko du, hiriak feriara eramango dituen gaikako ibilbide batzuen zein kirol ibilbideen ardatza baita.

Azkenik, laster saskibaloiko Errege Kopa Gasteizen jokatuko denez, hiriak lekua izango du ekitaldi handien eta eliteko kirolaren arloan. Akerrek, Baskoniaren maskotak, iragarriko du kirol ekitaldi handi hori, Errege Koparen antolakuntzarekin koordinatutako zenbait jardueratan.

Era berean, hiria ezagutarazteko ekintza zehatz horietaz gain, Udalak topaketa eta bilera agenda osoa prestatu du egun horietarako.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide