The Hellacopters, John Fogerty eta Loquillo, Azkena Rockera

Erredakzioa 2016ko abe. 14a, 11:27
The Hellacopters taldea

The Soulbreaker Company talde gasteiztarra ere arituko da Mendizabalan.

Azkena Rock jaialdia pixkanaka ari da iragartzen 2017ko ekainerako prestatzen ari den kartela. Azken konfirmazioak The Hellacopters, John Fogerty eta Loquillo izan dira, sare sozialen bitartez jakinarazi duten bezala. Horiekin batera, Tygers of Pan Tang, The Meteors, Bloodlights, Pat Capocci eta Fetitxe talde bizkaitarra ere izango dira jaialdian, baita The Soulbreaker Company talde gasteiztarra ere. Modu honetan, momentuz horrela geratzen da datorren urterako kartela. Abonamenduaren prezioa 75 euroan eros daiteke, datorren astelehenera bitartean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide