Ez da zezenketarik izango 2017ko Gasteizko jaietan

Erredakzioa 2016ko abe. 14a, 09:50
Datorren urtean ez da ez zezenketarik ez bigantzarik izango.

Zezenketak kudeatzeko lehiaketa hutsik geratu da eta Udalak bertan behera uztea erabaki du.

2017ko Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan ez da zezenketarik egongo. Udalak baieztatu du, datorren urteko zezenketak eta bigantxak kudeatzeko lehiaketa hutsik geratu ostean. Izan ere, orain hilabete bat iragarri zuen lehiaketa, baina ez da enpresarik aurkeztu, epea orain aste bete amaitu  denean. Egoera honen aurrean, Udalak zezen feria ez egitea erabaki du. Gorka Urtaranen gobernu batzordeak atzo erabaki zuen ez dituela aurten lehiaketarako jarritako baldintzak aldatuko, eta, beraz, ez duela berriz egingo deialdia. Kontratazio Mahaiak gaur egingo du ofizial erabakia.

EH Bildu, Podemos eta Irabazi udal taldeek zezenketak bertan behera uztea eskatu dute, bertan "animaliek tratu txarrak" jasotzean dituztelakoan. PPk, ordea, lehiaketa errepikatu nahi du, Gasteiz zezenketarik gabe ez geratzeko.

Orain, Irabazi taldeak "XXI. mendeko alternatibak" eskatu ditu, eta lan horretan hasiko da, hain zuzen, Gasteizko Blusa eta Nesken batzordea. Horretarako, Udalarekin batera aztertuko du konponbide egokiena, zezenketera joan-etorriari zentzu berri bat emateko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide