alea.eus

Etxean berriz ere

Erredakzioa 2016-12-06 12:06   Kirola  Gasteiz

Pablo Prigioni antolatzaile argentinarra Baskonian arituko da denboraldi bukaera arte, NBAn bost urteko ibilbidea egin ondoren.

Ezustekoa eman zuen atzo Baskoniako zuzendaritzak Pablo Prigioniren fitxaketa iragarriz. Talde gasteiztarraren jokoa indartu eta jokalari-multzo gazteari bere esperientzia eskaintzeko asmoz, abendutik aurrera taldearen gidaritza hartuko du berriz ere.

39 urterekin, hirugarrenez arituko da joko antolatzailea Gasteizko taldean eta bere zortzigarren denboraldia izango da Baskoniaren elastikoa jantzita. Aldez aurretik Espainiako liga bat, hiru Espainiako Kopa eta lau superkopa irabazi zituen Baskoniarekin.

 

NBAn ibilbidea

2012 urtean, 35 urterekin, Baskonia utzi  NBAn debuta egin zuen Cordoban (Argentina) jaiotako jokalariak. Estatu Batuetako ligan debuta egiten zuen jokalaririk zaharrena izan arren, 270 partidu jokatu ditu Prigionik Knicks, Clippers eta Rockets taldeetan. Denboraldi hasiera honetan talderik gabe geratu ondoren, berriz ere Baskoniaren gidaritza hartuko du.

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia José Antonio De Apraiz Oar 2016-12-08 14:38 Erantzuna | #1

saskibaoi mahia goiena dakagu Gstesezen. . "Liga de oro"n ulea LiganMartin Buesa da gure jokalari bakarra.
ACB inor.
Baina lehen mahia , . Añua, Pinedo, Capetillo, Moreno,eta Navarro ditugu. Oraingoan Pablo Lado Madrilekin dugu.
Dana de la PabloProgioniren etorkisuna oso berri oina da zallentasunentzat
José Antonio Apraiz,
Baskoniako 1983-84-85 presidente

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa