Gasteizko euskararen etorkizunaz hausnartuko du Geu elkarteak

Erredakzioa 2016ko urr. 18a, 13:57

Urriaren 22an eta azaroaren 5ean eta 19an saioak antolatu ditu Oihaneder Euskararen etxean. Gasteizko euskaltzale guztiak gonbidatu nahi ditu elkarteak.

GEU elkartearen 25. urteurrenaren atarian, Gasteizko euskararen egungo egoerari eta batez ere etorkizunari begiratuko dio elkarteak. Hori dela eta,  gogoeta prozesu bati ekingo dio eta hiru saio egingo ditu 2016ko udazkenean:

  • Gasteiz euskalduna eta GEU elkartea > Urriak 22, larunbata, 10:30-13:30
  • Eragin guneak eta ildoak > Azaroak 5, larunbata, 10:30-13:30
  • Euskaltzaleak martxan > Azaroak 19, larunbata, 10:30-13:30

 

Saioetara GEU elkarteko bazkideak, elkarteko zuzendaritza eta lantaldetako kideak, eta Gasteizko euskaltzaleak (beste kolektibo eta elkarte batzuetan ari direnak, norbanakoak,… gonbidatu nahi ditu Geu elkarteak. Oraindik aukera dago gogoeta prozesuko saioetan parte hartzeko.

Gogoeta prozesuan izena emateko: idatzi mezu bat info@geuelkartea.eus helbidera zure izen-abizenak eta kontakturako telefono edota helbide elektronikoa zehaztuz.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide