Botulismoak 19 hegazti hil ditu Gasteizen

Estitxu Ugarte 2016ko abu. 26a, 14:05
Salburuako hezegunea

Botulismoa atzeman du Neiker institutuak Gasteizko Arriaga, eta Iparralde parkeetan, eta Arkautiko zein Betoñoko hezeguneetan. 19 hegazti hil dira.

Arabako Foru Aldundiak aditzera eman du botulismo gaitzaren aurrean alerta egoera piztu dutela, eta zaintza berezia egiten ari direla Gasteiz inguruko hezeguneetan. Bestalde, nabarmendu dute C motako botulismoa  ez dela arriskutsua gizakientzat; hala, osasunaren aldetik "lasai egoteko" eskatu dute.

C motako botulismoa Clotridium botulinum bakteriak sortzen du, eta hezeguneetan agertzen ohi da denbora tarte luzez tenperatura altua denean, urak oxigeno gutxiago eramaten duelako. Hegaztientzat eta ugaztun txikientzat toxina hau hilgarria izan daiteke. Iaz 54 hegazti hil ziren botulismoak jota, eta 2014. urtean botulismoak 791 hegazti hil zituen. 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide