Gasteizko Jaiak 2016

Eratu eta Astalapo taldeek berotuko dute jaien bezpera

Erredakzioa 2016ko abu. 3a, 15:23
2010ean sortu zuten Aitor Agirrek, Joseba Luzuriagak eta Unai Olaldek Eratu taldea. /Eratu

Aihotz plazan arituko dira talde arabarrak, 20:00etan, Gasteizko jaien atarian.

Joan den larunbatean ireki zituen ateak GEU elkartearen txosnak, Aihotz plazan, eta geroztik hamaika ekitaldi izan dira han elkarteak antolatuta, Andre Maria Zuriaren jaien bezperan. Eratu eta Astalapo talde arabarrek berotuko dute jaiei hasiera eman aurreko azken gaua, 20:00etatik aurrera.

Kontzertuak, dantza ikuskizunak, haurrentzako ikuskizunak eta tailerrak izan dira, besteak beste, egun hauetan, GEU euskara elkarteak prestatutako egitarauari esker, eta kontzertuekin amaituko dute gaur ere jaien aurreko ekitaldi sorta. Tumatxa da zurekin euskaraz egitea goiburu, gainera, elkartearen txosna zabalik izango da hilaren 9ra arte, 200 boluntario baino gehiagoren laguntzari esker.

Bederatziurrena

Beste alde batetik, jai aurreko egitarauari dagokionez, Andre Mari Zuriaren omenezko bederatziurrena ospatuko dute 19:00etan, San Migel elizan. Andre Maria Zuriaren Kofradiaren eskutik, hainbat abesbatza izango dira emanaldian.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide