Gotzainak San Frantzisko eliza erabiltzeko baimena eman dio Martxoak 3 elkarteari

Erredakzioa 2016ko mai. 30a, 16:14

Aurreko gotzainaren ezezkoaren ondoren, oraingoak, Juan Carlos Elizaldek, martxoaren 3ko memorialean eliza erabiltzeko baimena eman dio elkarteari.

Gasteizko Gotzaintzak Martxoak 3 elkarteari San Frantzisko eliza erabiltzeko baimena eman dio, bertan 1976ko martxoaren 3ko gertaeren 40.urteurrenerako antolatu duen ekintzetako bat gara dezan.

Erabakia ohar baten bidez jakinarazi du gaur Gasteizko Gotzaintzak eta bertan zehaztu duenez, memorialaren bisita gidatuaren ibilbidea amaitzeko proiektatzen duten bideoa eliza barruan ikusteko aukera egongo da. Aurreko gotzaina Miguel Asurmendiren ezezkoaren ondoren, orain, egungo gotzaina Juan Carlos Elizaldek eliza erabiltzeko baimena emango dio Martxoak 3 elkarteari.

Akordio honen xehetasunak Gotzaintzak, San Frantzisko Asiskoaren Fundazioak eta Martxoak 3 elkartearen arteko  hitzarmenean zehaztuko dira.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide