Gasteizko jaiak iragartzeko kartel lehiaketa martxan

Erredakzioa 2016ko api. 22a, 12:20

Kartelak 2016ko maiatzaren 2tik 13ra bitartean, aurkeztu behar dira Landatxo Gizarte Etxean.

2016ko Andre Maria Zuriaren jaiak iragartzeko kartel lehiaketarako deia egin du Gasteizko Udalak. Kartelak 2016ko maiatzaren 2tik 13ra bitartean aurkeztu behar dira Landatxo Gizarte Etxean. Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahalko ditu gehienez. Lanek jatorrizkoak, argitaratu gabeak, eta beste inongo lehiaketa batzuetan saritu gabeak izan behar dute.

Kartel irabazlea aukeratzeko, lehenengo fasean, Arabako Diseinu Grafikoaren Profesionalen Elkarteak (DIGA) izendatutako hiru adituk osatutako dute epaimahaia. Epaimahai horrek lau kartel finalista eta sei gehienez hautatuko ditu aurkezten diren lan guztien artetik. Ondoren, bigarren fasean, herri bozketaren bitartez puntuazioaren % 75 emango da, eta gainerako % 25a  epaimahai teknikoak erabakiko du.

Kartel irabazleak 1.500 euroko saria izango du.

 

Oinarriak: Andre Maria Zuriaren jaiak iragartzeko kartel lehiaketa

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide