500 dantzari baino gehiago, asteburuan ospatuko den Oreka kaleko dantza jaialdian

Saioa Fdz. de Aranguiz 2016ko mar. 9a, 16:49

Susanna Ayllon, Antoinette Gomis eta Isaac Suarez koreografoek kaleko dantzako talderik onena aukeratuko dute igandean.

Datorren asteburuan Oreka kaleko dantza jaialdia ospatuko da Gasteizen. 50 taldeko 500 dantzarik baino gehiagok aurten seigarren edizioa ospatuko duen lehiaketan parte hartuko dute. Susanna Ayllon, Antoinette Gomis eta Isaac Suarez koreografoak kaleko dantzako talderik onena aukeratzeko arduradunak izango dira.

Larunbatean, hilak 12, masterclass bat egingo dute Lakua gizarte etxean, 16:00etatik aurrera. Igandean, berriz, lehiaketa izango da, Mendizorrotza kiroldegian, 11:00etatik aurrera. Guztira, 700 ikusle baino gehiago biltzea aurreikusten dute antolatzaileek.

 

 

 

.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago