Primal Scream ARF jaialdian izango da

Erredakzioa 2016ko ots. 10a, 14:02

Vintage Trouble, Supersuckers, Marky Ramone, The Coup eta Cobra taldeak ere izango dira ekainaren 17an eta 18an Mendizabalan ospatuko den rock jaialdian.

Primal Scream aurtengo Azkena Rock jaialdiko lehen kartelburua izango da. Horrez gain, taulan izango diren beste bost izen berri iragarri ditu gaur ARF jaialdiak: Vintage Trouble, Supersuckers, Marky Ramone’s Blitzkrieg, The Coup eta Cobra.

 Ekainaren 17an eta 18an Mendizabalan ospatuko den jaialdira hemendik gutxira argia ikusiko duen Chaosmosis lan berriarekin etorriko da Primal Scream talde eskoziarra.

Los Angeleseko Vintage Trouble taldeak blues rock, soul eta funk onena ekarriko du Gasteizera.  Supersuckers taldea, aldiz, Holding the bag disko berriarekin dator eta Marky Ramonek punk musikari egindako omenaldia eskainiko du. Boots Rileyren The Coup talde estatubatuarra berriro izango da gure hirian eta Cobra talde euskaldunak Riffyard izeneko bere hirugarren diskoarekin etorriko da.

Besteak beste, Blackberry Smoke, Refuses, Radio Birdman, 091, Daniel Romano, Buffalo Killers, Luke Winslow-King, The London Souls, Raveneye eta The Flying Scarecrow taldeek osatzen dute aurtengo kartela.

 

 


 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide