Jamie Cullum, Cecile McLorin eta Pat Metheny, Gasteizko Jazzaldian

Erredakzioa 2016ko urt. 29a, 12:12
Argazkia: Gasteizko Jazz Jaialdia

Uztailaren 12tik 16ra ospatuko den aurtengo edizioak 40 urte beteko ditu.

Gasteizko Jazz Jaialdiak bere aurtengo programazioa aurkeztu du eta besteak beste, Taj Mahal, Joshua Redman, Jamie Cullum, Cecile McLorin eta Pat Metheny ekarriko ditu Mendizorrotzara.

 

Jamie Cullum eta Taj Mahal berriro itzuliko dira Gasteizera. Baina ahots berriak entzuteko aukera ere izango dute gasteiztarrek, adibidez, Bryant Jones abeslariarena. Horrez gain, Gasteizera proiektu eta formazio berriekin bueltatuko diren artistek ere osatuko dute aurtengo egitaraua, hala nola, Joshua Redman, Kenny Barron eta Dave Holland bikotea edo Pat Metheny eta Ron Carter-en arteko topaketa.

Aurten ospatuko den 40.edizioari amaiera emateko, Cécile McLorin Salvant izango da, uztailaren 16an.

 

Sarrerak eta bonoak jaialdiaren web orrian eta El Corte Ingles-en salgai jarriko dira martxoaren erdialdean.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide