Elkarretaratze isilak Gasteizen, leihotik botatako haurraren heriotza salatzeko

Erredakzioa 2016ko urtarrilaren 27a

Bihar, 19.30ean Andre Mari Zuriaren plazatik abiatuko den manifestaziora deitu du Gasteizko plataforma feministak. Herritarrek mezuak eta panpinak jarri dituzte gizon batek 17 hilabeteko umea leihotik bota zuen kalean.

Eguerdian Udalak eta Aldundiak elkarretaratze isilak egin dituzte, eta udalbatzak, Batzar Nagusiek eta Eusko Jaurlaritzak erasoa gaitzesteko adierazpenak egin dituzte. Gauza bera egin dute Jesus Guridi Kontserbatorioak eta Aguraingo Zortziko musika eskolak.
 
Bihar, ostegunean, 19.30ean gertaera salatzeko manfiestazioa aterako da Andre Mari Zuriaren plazatik.


Panpinak eta kandelak


Gizonak umea bota zuen espaloian panpinak eta kandelak jarri dizkiote Aliciari, baita mezu batzuk ere.
 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago