Jone Zugazaga Maortuaren Homo Carnavalis kartelak irabazi du aurtengo Gasteizko Inauterietarako kartel lehiaketa.
Homo carnavales lanak zuzen emandako 469 botoen % 24 lortu du, eta beraz, 1.500 euroko saria. Jone Zugazaga egileak 37 urte ditu; diseinatzaile grafikoa da eta Gasteizen bizi da.
Aurtengo lehiaketan 40 egilek hartu dute parte eta 43 lan aurkeztu dira guztira. Parte hartu dutenen % 68 arabarrak ziren, % 22, Euskal Autonomia Erkidegokoak, eta % 10, beste probintzia batzuetakoak. Kartelen % 48 emakumeek aurkeztu dituzte, eta % 52, berriz, gizonek. Adinei dagokienez, 30 urtetik beherako egileena izan da lanen % 33.
Hauek dira sei kartel finalistek lortutako puntuazioak:
1.a: BOX; egilea: David Serrano Amatriain; botoen % 2,5.
2.a: ERALDAKETA; egilea: Cesar Núñez Álvarez; botoen % 14.
3.a: NO ES LO QUE PARECE; egilea: Mª Eugenia Torres Torres; botoen % 22.
4.a: TORRE DISFRAZADA; egilea: Martín Escurra Cabello; botoen % 22.
5.a: HOMO CARNAVALIS; egilea: Jone Zugazaga Maortua; botoen % 24.
6.a: LIBERTINAJE; egileak: Blanca Barrio eta Matías Francolino; botoen % 15,5.
Herritarren bozketan parte hartu dutenentzat zozketatu den 75 euroko kultura bonoa Ana Fernández Irigoyenri egokitu zaio.
Kartelen erakusketa egingo da Hegoalde eta Pilar gizarte etxeetan, urtarrilaren 20tik otsailaren 10era arte.