Euskararen aldeko jaia aurkeztu dute eskola publikoek

Erredakzioa 2024ko api. 19a, 17:17
Gaur egin dute jaiaren aurkezpen ofiziala, Guardian. Argazkia: BERBERANA / ARABAKOERRIOXA.EUS

Ekainaren 1ean egingo dute, aurrenekoz, Arabako Errioxako Eskola Publikoa Euskaraz Jaia. 

Kuadrillako eskola publikoek ekainaren batean egingo duten AEEPE Arabako Errioxako Eskola Publikoa Euskaraz Jaia aurkeztu dute gaur, Guardian. 

Aurten aurrenekoz egingo den ospakizuna Guardian bertan egingo duten arren, antolatzaileek aurreratu dute datozen urteetan kokapena herri batetik bestera mugituko dutela. Izan ere, Guardiako Samaniego ikastetxearekin eta Victor Tapia eskolarekin batera, ospakizunaren parte izango dira ere Bastidako eta Eltziegoko eskolak, Lantziego ikastola eta Oiongo Ramiro de Maeztu eskola.

Besteak beste, pregoiaz gain, ekainaren 1ean haurrentzako ekimenak —aurpegi margoketa, ipuin kontalariak, muralak, puzgarriak, pailazoak—, herri kirolak, trikitilariak eta bestelako kontzertuak izango dira egunean zehar. Boleten salmenta bat abiatu dute ere, antolaketari lotutako gastuei aurre egiteko.

Erlazionatuak

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide