Jokora batu da Labraza

Erredakzioa 2024ko mar. 20a, 09:12
Labrazan turismoa sustatu nahi dute. Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Aurretik eskuragarri zeuden antzeko jokoen katalogora gehitu du aldundiak Erdi Aroko hiribildua. 

Labrazako ondarea ezagutzeko "formatu presentzialeko ginkana turistiko digitala" aurkeztu du Arabako Aldundiak.

Erakundeak ohar batean ezagutarazi duenez, gailu mugikorretarako joko interaktiboa dohainik eskuratu daiteke gymkanaturistica.com/Araba webgunearen bitartez. Lotura berean daude Antoñana, Estibaliz, Markiz, Agurain eta Gesaltza Añanari buruzko ginkanak ere.

Cristina Gonzalez Turismo foru diputatuak eta Begoña Martinez de Olcoz Labrazako Administrazio Batzarreko presidenteak aurkeztu dute aplikazio berria Labrazako Kontzejuaren Etxean. Gonzalezen esanetan, "destino eta baliabide ezagunenetatik" harago doazen proposamenak indartu nahi dituzte ginkanen bidez, bai eta familia zein eskola turismoa ere. Erdi Aroko Arabaren aholkularitzarekin egindako proposamena izanik, "berme historikoa" ziurtatuta dagoela esan du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide