Etiketari erreparatzeko eskatuko dute

Erredakzioa 2024ko ots. 21a, 09:07
Sustapen kanpaina bat abiatuko du Jaurlaritzak. Argazkia: IREKIA

Arabako Errioxa naiz eta nire etiketan esanda dago dena kanpaina abiatu du Jaurlaritzak, bertoko ardoak bultzatu asmoz.

Arabako Errioxako ardoak bereizteko komunikazio kanpaina abiatu du Jaurlaritzak, HAZI sozietatearen bitartez.

Jaurlaritzaren hitzetan, kontsumitzaileei "jatorriari erreparatzeko eskatu nahi" diete, marka horrek "kalitatea eta bikaintasuna bermatzen" dituelako. 

Arabako Errioxa naiz eta nire etiketan esanda dago dena hartu dute kanpainaren lelotzat. Telebistan, kanpo publizitatean, irratian, prentsa digitalean eta sare sozialetan gauzatuko dute kanpaina hori.

Kanpaina aurkezteko zabaldutako oharrean, Jaurlaritzak nabarmendu ditu Arabar Errioxako ardoari "mundu mailako itzala" eman dioten osagaiak: klima, historia, Erdi Aroko kultur eta arkitektura ondarea, eta upategiak berak.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide