GUARDIA

Georgian bi ordezkari nahi dituzte

Erredakzioa 2023ko mai. 23a, 18:07
Guardia, artxiboko irudi batean. J.G. / ALEA

19 eta 29 urte bitarteko bi gazte guardiarren bila ari da Guardiako Udala, ekainean Georgiako Gurjaani hirira doan bidaiatzeko.

Guardiako Udalak herria ordezkatuko duten bi gazte guardiarren bila ari da, ohar batean ezagutzera eman duenez. Zehazki, ekainaren 22an eta 23an Georgiako hiri horretan egingo duten Gazteriaren Nazioarteko Foroan parte hartzeko deialdia da. Bi gazteek Guardia ofizialki "modu aktiboan" ordezkatuko dute biltzar horretan, Arabako Errioxako herriarekin senidetutako hiria baita Gurjaani.

Ekainaren 1era arte irekita dago izena emateko epea, Guardiako udaletxean. Aurkeztutako hautagaien artean zozketa egingo dute. Adin eskakizunaz gain, hautagaiek ingelesa jakin behar dute. Informazio gehiago eskuratu nahi dutenek turismo bulegora jo dezakete. 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide