Eltziegoko Mayor errekaren erriberako tarte bat lehengoratu dute

Erredakzioa 2021ko urr. 7a, 09:24

Arku itxurako zurezko piloteen pantaila bat jarri da bertan.

Uraren Euskal Agentziak, Eltziegoko Mayor errekaren eskuinaldean higatutako erriberako tarte bat leheneratu du. Tartea mahasti-finka baten ondoan dago; ibilguak meandro handi bat egiten du han eta ur-lasterrak ertzaren oinarria nabarmen higatzen joan da, gero eta zulo handiagoa sortuz. Lurren arrastatze naturalak ibaiertza ezegonkor utzi du, besteak beste, babestu eta sendotuko zuen  ibaiertzeko tokiko landarediarik ez zuelako.

Beraz, higadurari aurre egin zaio, arku itxurako zurezko piloteen pantaila bat sortuz ibaiaren ohantzean bertan: jatorrizko meandroaren trazadurari jarraituz,  eta zuloa landare-lurrez betez. Ondoren, ibaiertza landareztatu eta landareak sendo sustraitzea bilatuz  ibaiertzaren egonkortzea bilatu da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide