Uztaberri eguna hartuko du larunbatean Lapuebla de Labarcak

Mirian Biteri 2019ko ots. 8a, 09:12

Pregoiarekin emango diote hasiera jaiari, 11:00etan.

Egun osoko egitarau oparoa prestatu dute larunbatean Lapuebla de Labarcan izango den Uztaberri egunarekin lotuta. Upategiek ateak irekiko dituzte urteko lehen muztioak eskaintzeko. Joseba Argiñano gozogile eta sukaldariak egingo ditu pregoilari lanak.

Horra hor egitaraua:

  • 11:00. Pregoia, Plano enparantzan.
  • 11:30. Tren turistikoa.
  • 11:30. Txokoen hasiera: xaboia, ezti-ura, olibak, erroskillak...
  • 11:30. Umeentzako parkea, pilotalekuan.
  • 11:30. Ardo eta olio dastatzeak. Assa ikastolako karpan.
  • 12:00. Bolo txapelketa.
  • 12:00. Ardoaz disfrutatu upategi bakoitzaren postuan.
  • 12:30. Elektrotxaranga ibilbidetik zehar.
  • 13:00. Upategira 1. bisita.
  • 14:00. Upategira 2. bisita.
  • 14:30. Herri bazkaria. Assa ikastolako karpan.
  • 17:00. Diskoteka mugikorra. Plano enparantzan.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide