Araba Euskaraz jairako bideoklipa grabatuko dute larunbatean

Erredakzioa 2017ko mar. 7a, 11:24

Bastidako ikastolako haurrekin batera, herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera; Iñaki Betagarrik eta Zuriñe Hidalgok kantatu dute aurtengoa.

Araba Euskaraz ikastolen jai handiko aurtengo abestia martxan da eta martxoaren 11n, goizean zehar, bideoklipa osatzeko grabazioa egingo dute Bastidan. 

Herrian bertan hartutako irudiekin prestatuko dute bideoklipa, Bastida ikastolako haurrekin, Iñaki Betagarrik eta Zuriñe Hidalgok kantatutako abestia oinarri. Bastida herria izango da protagonista nagusia eta horregatik nahi duen orok izango du parte hartzeko aukera. Ikastolan bertan egin dute hitzordua, 09:45ean.

Wow goiburu, ekainaren 18an ospatuko dute aurtengo Araba Euskaraz, duela 37 urte jaio zen ikastolari bultzada emateko helburuarekin.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago