Arabako Errioxako ardoek marka guztiak hautsi dituzte esportazioetan

Erredakzioa 2017ko ots. 18a, 17:21
Arabako Errioxako mahastiak. PHOT.OK

2016an 155 milioi euroko sarrerak izan dituzte upategiek; Erresuma Batua jarraitzen du izaten Arabako ardoen erosle nagusia.

 

Arabako Errioxako ardoek marka hautsi dute 2016. urteko esportazioetan, eta 155 milioi euro irabazi dituzte. Fakturazioa %1,8 igo da, eta horrenbestez bi milioi baino gehiago hazi da 2015eko aldi berberarekin alderatuta. Esportatutako bolumena, berriz, %2 jaitsi da –ardo zuriaren esportazioen jaitsiera arina dela eta–; litroko batez besteko prezioa ia 5,50 eurora igo da.

Datuok Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek eman ditu, Lapuebla de Labarcan ospatu den Uztaberri Egunaren harira. Haren esanetan, gainera, Erresuma Batuak jarraitzen du izaten Arabako Errioxako ardoen erosle nagusia, saldutako ardoen %31 bolumenean eta %23 baino gehiago balioan hara saldu da eta. Halere, gero eta herrialde gehiagotara saltzen dira eskualdeko ardoak, eta nabarmena da merkatu batzuetan eduki duten gorakada, hala nola Suitzan, Alemanian, Kanadan, Txinan edo Mexikon, besteak beste, horietako askotan batez bestekoa baino prezio askoz handiagoan salduz.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide