Arabako Errioxako zinemaldia

Erredakzioa 2016ko abu. 30a, 11:23

Irailaren 3ra bitartean Arabako Errioxako Zinemaldiaren barruan hainbat film eta dokumental ikusteko aukera egongo da.

 

Kuadrilako Euskara Zerbitzuak antolatutako zinemaldian orotara sei ikus-entzunezko eskainiko dira, bi astez, ostegun, ostiral eta larunbat arratsaldez.

 

ARABAKO ERRIOXAKO ZINEMALDIA

  • Arrakala, Zirrikitu bat haitzean > Abuztuaren 25ean, 19:30ean, Bastidako Kultur Etxean
  • Gure kabuz ala hil > Abuztuaren 26an, 19:30ean, Samaniegoko Kultur Etxean
  • Gora Gasteiz, Izan kolore! > Irailaren 1ean, 19:30ean, Oiongo zineman
  • Jai Alai Blues > Irailaren 2an, 19:30ean, Lapueblako erabilera anitzeko aretoan
  • Trantsizio energetikoa, Piztu aldaketa! dokumentala > Irailaren 3an, 19:30ean, Lantziegoko kultur etxean

Antolatzailea: Arabako Errioxako Euskara Zerbitzua

Informazio gehiago: www.euskaramaitedut.eus

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide