Guneko sarrerak itxura berria du orain; errotulazio berria jarri da sarbidean, eta aztarnategiari buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen duen panela ere kanpoaldean.
Auto-gida lau hizkuntzatan
Horrez gain, ibilbidea eguneratu da; martxan jarri berri den auto-gida zerbitzuaren osagarri diren seinale berriak ditu orain aztarnategiak. Doako auto-giden zerbitzu berria lau hizkuntzatan eskainiko da: hain justu ere, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Gida moduan erabili ahal izango dira horiek interpretazio zentroaren barrualdean zein kanpoaldean.
Aldi berean, hobetze lanak egin dira interpretazio zentroko erakusketan; esaterako, aurrerantzean errazagoa izango da zentroak benetako tamainak erreproduzitu duen etxebizitza batera bisita egitea.
Bestalde, proiekzio sisteman ere hobekuntzak egin dira. Bi proiekzio berri egongo dira. Lehenengoan, Burdin Aroko etxeen eraikuntzetan zeramikak eta burdingintzak zuten garrantzia azalduko da, eta etxearen barnealdearen berri ere emango da. Bigarren proiekzioak, berriz, Guardiako herrixkaren suntsiketaz jardungo du.
Larunbatean, ongietorriaren txokoan eskura dauden liburuxkak eta egitarauak jaso ostean, bisitariek aztarnategia askatasunez bisitatu, aipatutako proiekzioak ikusi edo auto-gidak erabili ahal izango dituzte. Eguerdian, gainera, bisita gidatua ere izango dute helduek.
Haurrentzako ekimenak
Haurrek, bitartean, askotariko ekintzak izango dituzte; lehenik eta behin, brotxea egiteko tailerra izango dute gero bi orduko iraupena duen Ikusi gure etxea jarduera; sei urtetik beherako haurrek heldu batekin egon beharko dute egiten diren ekimenetan lagundu ahal izateko. Etxea ikusi eta La Hoya herrixkan zeuden moduko etxea egiteko tailerra egin ostean, aztarnategia ere bisitatuko dute.
Egitaraua:
- 12:00/13:00/14:00: Bideo emanaldiak: Burdin Aroko etxeen eraikuntza eta La Hoya herrixkaren suntsiketa.
- 11:30-14:00: Haurrentzako jarduerak: tailerrak, Ikusi gure etxea ekimena eta txangoa aztarnategira.
- 12:00-14:00: Helduentzako bisita gidatua aztarnategira, Armando Llanosen gidaritzapean. Bi orduko iraupena izango du.