Guardia, herri politenen artean

Erredakzioa 2016ko urt. 19a, 12:03
Turismo Euskadi

Herriak Fitur azokan jasoko du izendapena eta Vejer de la Frontera edo Santillana del Mar bezalako herri ederrenen zerrendan sartuko da.

Guardia herri politenen zerrendan kokatu da. Horrela erabaki du ‘Espainiako herririk politenak’ elkarteak eta modu honetan, Euskal Herrian izendapen hori lortu duen lehenengo herria izango da. Bihar, asteazkenean, Arabako Errioxako herri honen ordezkariek Espainia mailako 44 herri politenen artean aurkitzen dela zehazten duen agiria jasoko dute, Madrilen ospatuko den Fitur  Azokan.

Guardiarekin batera, Vejer de la Frontera (Kadiz), Aínsa (Huesca) eta Santillana del Mar (Kantabria) bezalako herriak aurkitzen dira leku ederrenen zerrenda honetan. Hurrengo egunetan, beste zortzi herri hauek jasoko dute izendapena: Liérganes (Kantabria), Zuheros (Kordoba), Ciudad Rodrigo (Salamanca), Sepúlveda (Segovia), Peñalva de Santiago (Léon), Sos del Rey Católico (Zaragoza), Trujillo (Cáceres) eta Torazo (Asturias).

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide