Hasi bezala, ohiko lan astea zeru oso hodeitsuekin bukatuko dugu, zaparradak botatzeko arriskuarekin. Horiek izatekotan, batez ere egunaren bigarren partean izango dira. Eolo iparraldetik egingo du ufa, eta 3 eta 15 gradu arteko aldea izango dugu termometroetan.
Asteburuari begira, aldaketa asko ikusiko ditugu ortzian. Izan ere, zerua tarteka hodeitsu geratuko da, eta noizean behin zaparrada trumoitsuak bota ahalko ditu. Logikoa denez, arratsaldez pilatuko dira ekaitz txiki horiek. San Prudentziori dagokionez, igande goizean egongo da, AEMETen arabera, euria egiteko arrisku gutxien. Oro har, tenperaturetan ez da aldaketa askorik egongo: larunbatean 3 eta 17 gradu arteko aldea espero da; igandean, 2 eta 16 gradu artekoa.