Aldaketa askorik gabe etorriko da asteazkena, zeru kontuei dagokienez behintzat. Hala, hodeiek eta ostarteek gurean jarraituko dute, bolada gogorrak izango dituen ipar aldeko haizearekin batera. Hotza ere nabarmena izango da, eguneko tartea Gasteizen 2 eta 13 gradu artekoa izango baita.
Berdinetan geratuko da osteguna, zeru oso hodeitsuekin. Are, noizbehinka euria egin dezakeela dio Euskalmetek. Eolo ipar osagaian egongo da, eta bereziki arratsaldean gogor jo dezake. Alde termikoa zertxobait zabalagoa izango da, eguneko tenperaturak 1 eta 15 gradu artean ibiliko direlako.