⛅ EGURALDIA

Hotza geratuko da

Erredakzioa 2024ko api. 23a, 08:38
Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Zeru hodeitsuak, haizete indartsuak eta tenperatura hotzak izango ditugu datozen orduetan.

Atzo hasitako bidetik joko du astearteak: zerua oso hodeitsu mantenduko da, batez ere goizean, eta euria bota ahal izango du ere. Osterantzean, arratsaldetik aurrera garbitzera egingo du. Egun osoan ipar haizea izango dugu, bolada gogorrekin. Horri hotza gehitzen baldin badiogu, ez da, ez, terrazeoa egiteko egun aproposa izango: Gasteizen 1 eta 10 gradu arteko aldea izango dute.

Antzeko giroa egongo da asteazkenean ere. Zeru hodeitsuak izango ditugu, ipar parteko haize gogorrarekin. Tenperatura maximoek zertxobait egingo dute gora, baina, oro har, hotza izango da nagusi: 1 eta 15 gradu arteko aldea egongo da.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide