Bi lagun atxilotu dituzte EAJren mitin batean

Erredakzioa 2024ko api. 19a, 09:04
Atxilotuek jarrera "susmagarria" zuten, ertzainen irudikoz. Artxiboko irudia. Argazkia: ALEA

Agintaritzaren aurkako atentatua eta desobeditzea egotzi dizkiete beren burua identifikatu nahi izan ez duten bi gizoni.

Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu Gasteizen, atzo gauean Probintzia plazan EAJk emandako mitin batean. Segurtasun Sailak helarazitako ohar baten arabera, mitinaren inguruan zeuden bi gizonengana hurbildu dira agenteak, haien jarrera "susmagarria" zelakoan. Identifikatzeko eskatu dietenean, lagun horiek uko egin diote eskaerari. 

Segurtasun Sailaren arabera, horietako batek ertzain bati eraso egin dio. Ondoren, ertzainek biak eraman dituzte atxilo. Behin identifikatuta, 64 eta 24 urteko bi lagunei "agintaritzaren aurkako atentatua" eta "agintariei desobeditze larria" egotzi dizkiete, Ertzaintzak gaztelaniaz baino zabaldu ez duen prentsa oharraren arabera.

Inguruan jasotako zenbait testigantzaren arabera, aita-semeak dira atxilotutakoak, eta gertakarien unean ez dute politikari edo bestelako gairi lotutako ezelango adierazpenik egin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide