Maiatzaren 6tik 11ra ospatuko da ICOFF nazioarteko laburren jaialdia

Erredakzioa 2024ko api. 18a, 13:59
Maiatzaren 6tik 11ra ospatuko da jaialdia. Argazkia: Vital Fundazioa

Hirugarren edizioa hementxe da. Maiatzaren 6an bueltatuko da Gateizera ICOFF film laburren nazioarteko jaialdia, Vital Fundazioaren eskutik eta Gasteizko Udalaren laguntzaz.

Edizio honetan, ikusgai izango diren 230 film laburren artean, nazioartean oso ezagunak diren film labur bi izango ditugu: Guillermo Garcia Lopezen Aunque es de noche, fikziozko film labur onenaren Goya Saria eta Cannesko Zinemaldian sail ofiziala irabazi dituena, eta Alex Loraren La gran obra, Sundanceko jaialdiaren irabazlea. Era berean, sail honetan Arabako bost film laburren presentzia nabarmendu behar da, astelehenetik ostiralera Ofiziala saileko bost saioetan emango direnak: Bea de Silvaren Hadas, Imanol Ortizen Jende, Ilune Diazen Talkak, David P. Sañudoren El rey de la semana, eta Rubi Rocken Hado.

Jaialdiak Ofiziala sailaren emanaldiak izango ditu astelehenetik ostiralera, 19:30ean. Emanaldien ostean solasaldiak egingo dira beren lanak aurkeztera joaten diren sortzaileek. Programa osorik kontsulta daiteke jaialdiaren webgunean.

Jardunaldi guztietarako abonamenduak (15 euro) edo Ofiziala (3 euro) eta Nazioartekoa (2 euro) sailetarako sarrerak www.fundacionvital.eus webgunean eros daitezke, baita Kordoi Etxean ere, astelehenetik ostegunera, 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 18:30era (ostiraletan 08:30etik 14:00etara). Halaber, egun bakoitzeko emanaldietarako sarrerak leihatilan ere eskura litezke, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide